KZguneak kalitatearekiko konpromiso sendoa erakutsi du hasieratik bertatik. Hala, 2002. urtetik, telezentroen euskal sareak irizpide zehatzak eta arauemaileak erabili ditu bere kudeaketaren kalitatea neurtzeko, eta, gainera, konpromiso horiek urtez urte betetzea lortu du.

ISO9001[ER-0922/2000] Ziurtagiria

Bide honen azken urratsa 2019an egin da. Izan ere, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR) berritu egin dio proiektuari ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiria, eta EJIEren Berrikuntza eta Kalitatea Kudeatzeko sistemaren parte da. Horrek bermatzen du KZgunearen sistemak kalitate handiko zerbitzua ematen jarraitzen duela.

KZgunearen kasuan, ziurtagiri horrek eremu hauek baloratzen ditu: formakuntza-zentroen kudeaketa, erabiltzaileei emandako arreta eta web-zerbitzua.

 
Certified IQNet Managment system

ISO 9001:2015 ziurtagiria berresteak, gainera, IQNet Ziurtapen Erakundeen Nazioarteko Sarearen diploma eskuratzea ere badakar KZgunearentzat. Barneko Kalitate Planaren etengabeko berrikusketan oinarritzen da aipamen bikoitz hori, programaren egokitasuna baloratzeko adierazle eta helburuekin, eta, hain zuzen, eskura dauden baliabide tekniko eta giza baliabide guztien kudeaketa onaren aitorpena jasotzen jarraitzen du plan horrek.