"Informatika hodeian" terminoaren esanahia ulertu. Informazioa hodeian gordetzearen abantailak eta desabantailak. Dropbox, Slideshare eta Googleren hodeia erabiltzen ikasi.

Zein da helburua?

  • Informatika hodeian zer den ezagutu eta dauzkan abantailak eta desabantailak.
  • Erregistatutako plataforma kudeatzeko gaitasuna lortu.
  • Fitxategiak igo, deskargatu eta partekatzen ikasi.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Informatika hodeian edo “Cloud Computing”
Informatika hodeian edo ingelesezko “cloud computing” terminoak Internet bidez zerbitzuak eskaintzen dituzten plataformei erreferentzia egiten die.
2. GAIA. Dropbox
Dropboxi buruz: ezaugarriak, instalazioa eta erregistroa. Nola funtzionatzen den Dropbox gure taldean eta web-ean.
3. GAIA. pCloud
pCloud: Erregistroa eta nola erabiltzen da.
4. GAIA. Googleren hodeia
Zer den eta ezaugarri nagusiak zeintzuk diren.
5. GAIA. Beste aplikazio batzuk hodeian
Lehen deskribatu ditugunez aparte, beste horrenbeste aplikazio daude hodeian, funtzio ezberdinak dituztenak.
6. GAIA. Aplikazio mugikorrak
Zure mugikorran lehenago aipatutako aplikazioak instalatu egin ditzakezu bai Android-en bai iOS-ean.

Estekak eta dokumentazioa

Informatika hodeian. Ezagutu zer den hodeia
  • 'Produktibitatea' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Produktibitatea
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2020/03/24

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.