Errenteriako Udalak, teknologiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, herritarren eskura jarri du errenteria.eus webgunea. Bertan, herritarrek Udalarekin lotutako kontsulta eta tramiteak Internet bidez egiteko aukera dute, udaletxera joan gabe. www.errenteria.eus webgunearen bidez egin daitezkeen tramiteak ezagutu eta nola egin ikasiko dugu.

Zein da helburua?

  • Errenteriako Udalaren webgunea eta mugikorretarako aplikazioa ezagutzea.
  • www.errenteria.eus webgunearen bidez egin daitezkeen tramiteak ezagutzea.
  • Webgune honetan tramiteak nola egin ikastea.
  • BakQ ziurtagiria ezagutzea eta erabiltzen ikastea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Sarrera
Errenteriako Udalarekin harremanetan jartzeko bideak ezagutuko dituzu.
2. GAIA. Errenteria ataria
www.errenteria.eus webgunearen atalak eta edukiak zeintzuk diren ikusiko duzu.
3. GAIA. Online tramitazioa
Internet bidezko tramite zer diren, nola egin eta horiek gauzatzeko B@kQ sistemaren funtzionamendua ikasiko dituzu.
4. GAIA. Herri Bizia APPa
Herri Bizia mugikorretarako aplikazioaren edukiak eta funtzionamendua aztertuko dituzu.
5. GAIA. Interneten seguru nabigatzeko aholkuak
Interneten modu seguruan aritzeko aholkuak jasoko dituzu.

Estekak eta dokumentazioa

Tramiteak online Errenteriako Udalarekin
  • 'e-Administrazioa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    e-Administrazioa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    2 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2019/09/04

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.