Azken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko. Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera. Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua?

Zein da helburua?

  • Ezagutu sareko mehatxuak eta arriskuak.
  • Ikasi malwarea eta engainuak saihesteko segurtasun aholkuak.
  • Ezagutu hainbat pribatutasun eskubideak sarean.

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphone eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Ordenagailua erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailu bat eduki.
  • Gomendagrria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Sareko mehatxuak
Zibersegurtasuna eta sareko mehatxuen hastapenak.
2. GAIA. Segurtasunari buruzko aholkuak
Malwarea eta engainuak saihesteko segurtasun aholkuak.
3. GAIA. Segurtasun-tresnak eta -neurriak
Ezagutu itzazu hainbat segurtasun-tresna.
4. GAIA. Pribatutasuna sarean
Ezagutu itzazu hainbat pribatutasun eskubideak sarean.

Estekak eta dokumentazioa

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
  • 'Segurtasuna' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Segurtasuna
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2019/04/05

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.