Argazki-kamera bat eduki nahi duzu eskura beti? Lehen, askotan ez zen posible une garrantzitsuak betirako gordetzea argazki-kamera gainean ez eramateagatik. Gaur egun, ordea, Smartphoneari esker gure poltsikoan eramaten dugu. Zure mugikorreko kamerari ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu? Zer funtzio eskaintzen dituen jakin nahi duzu? Ikas ezazu KZgunearekin une bakoitzerako argazkiak ateratzen.

Zein da helburua?

  • Ezagutu kameraren oinarrizko printzipioak eta teknizismoak.
  • Ikasi kameraren modu desberdinak erabiltzen.
  • Ezagutu trukoak eta aholkuak kamerari etikina ateratzeko

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphone eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailu bat eduki.
  • Gomendagrria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Ongi etorri Smartphoneko kamerara
Gailu mugikorren kameraren aurkezpena eta sarbidea.
2. GAIA. Oinarrizko printzipioak eta teknizismoak
Kontuan izan beharreko kontzeptuak kamerak nola funtzionatzen duen jakiteko
3. GAIA. Parametroak
Parametro garrantzitsuen deskribapena
4. GAIA. Moduak
Aukeratu une bakoitzari egokitutako modua
5. GAIA. Trukoak eta aholkuak
Trukoak eta aholkuak Smartphoneko kamerari etikin handiagoa ateratzeko
6. GAIA. Antzeko aukerak
Antzeko kamera aplikazioak

Estekak eta dokumentazioa

Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2019/09/10

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.