Zure diseinuak sortzea nahi al duzu? Gaur egun, oso erraza den Canva tresna erabiliz diseinu munduan lehenengo hastapenak egin ditzakezu. Gainera, makina bat txantiloi izango duzu zure irudiekin pertsonalizatu ahal izateko. Deskargatu eta partekatu zure diseinuak!

Zein da helburua?

  • Canva web aplikazioarekin diseinatzen ikasi.
  • Diseinuak sortu txantilioiak erabiliz eyta pertsonalizatzen ikasi.
  • Ezagutu aplikazioak eskaintzen diuen aukera ezberdinak.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Canva: Sarrera
Zer da eta zertarako balio du?
2. GAIA. Izena ematea eta konfigurazioa
Nola eman izena eta nola konfiguratu kontua.
3. GAIA. Has zaitez diseinatzen
Txantiloi mota desberdinak diseinatzen ikasi.
4. GAIA. Diseinuak deskargatzea eta partekatzea
Besteokin diseinuak partekatzea eta ordenagailuan gordetzea.

Estekak eta dokumentazioa

Canva. Ikasi diseinatzen
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2019/06/05

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.