App bat sortzea jada ez da programatzaileen zeregin esklusiboa. Hainbat aplikaziok asko errazten digute zeregin hori. Programazioari buruzko ia ezagutzarik gabe eta APP Inventorri esker, gure aplikazioak sortu eta gure Smartphonean instalatu ahal izango ditugu. Jokoak, agendak, erlojuak... Zein da sortu nahi duzun aplikazioa?

Zein da helburua?

  • Programazio oinarrizko ezagutzak lortzea.
  • APP Inventor erabiltzen ikasi.
  • Smartphonearentzako aplikazio bat sortu, app bat.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Interneten maneiluan oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internetera konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphone bat izatea.

Gomendagarria da Skype kontua eta mikrofono bat izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Programaziorako sarrera
Ezagutu zer den programazioa eta iturburu-kode, objetu-kode eta kode exekutagarriaren arteko aldeak.
2. GAIA. Plataforma mugikorrak
Ikasi merkatuan eskuragai ditugun plataforma mugikorren mota desberdinak.
3. GAIA. MIT APP Inventor
Sistema eragile desberdinak dituzten gailu mugikorretarako aplikazioak programatzeko eta garatzeko tresna ugari daude, MIT APP Inventor adibidez.
4. GAIA. Aplikazio baten sorrera
APP Inventor-en programazio-ingurunea nolakoa den ulertzeko, aplikazio bat sortuko dugu.
Ebaluazio ariketak.

Estekak eta dokumentazioa

APP Inventor. Sortu zure APPak
  • 'Programazioa eta garapena' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Programazioa eta garapena
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2019/12/10

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.