Zure medikuarekin hitzordua eskatu edo zure Osasun-karpeta kontsultatu Osakidetzaren web orrialdetik.

Zein da helburua?

  • Izapide desberdinak Osakidetzako web orrialdetik nola egin ezagutu.
  • Osasun-karpetara nola sartu eta honek dituen aukerak ikusi eta ikasi.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Osasun Txartela* eta Itsasontzi Jokoa/B@kQ* eskura izatea hitzorduak eskatzeko edo kontsultatu eta Osasun-karpetara sartu ahal izateko.
    *Gomendagarria da biak eskura izatea pertsona bakoitza ordenagailutik sartu ahal izateko. Kontsultatu hemen nola lortu Itsasontzi Jokoa/B@kQ.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Aurretiko hitzordua
Osakidetzako web orrialdetik zita bat erreserbatu, kontsultatu edo eskatutakoak bertan behera utz ditzakezu.
2. GAIA. Osasun-karpeta I
Zure osasun informazioa begiratu ahal izango duzu modu seguruan eta konfidentzialean: txostenak, medikazioa, hurrengo hitzorduakā€¦ eta zure osasunerako interesgarriak diren edukietan sartu ahal izango zara.
3. GAIA. Osasun-karpeta II
Komunika zaitez Osakidetzarekin Osasun-karpetaren bidez, medikuarekin dauzkazun zalantzak argitu, pazientearentzako mezuak, kirurgiako itxaron zerrendak, galdeketak, esteka interesgarriak eta gertakari-formularioa.
4.GAIA. Osakidetza zure gailuan
Egin izapideak Osakidetzarekin zure gailutik.

Estekak eta dokumentazioa

Online izapideak Osakidetzarekin
  • 'e-Administrazioa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    e-Administrazioa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC eta Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/01/14

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.