Zure Smartphonerako aplikazioak erabiliz egon zaitez aktibo. Google Fit aplikazioak zenbat denbora egon garen mugimenduan esaten digu, gomendatutako 10.000 urratsetara iristen laguntzeko. Wikiloc, berriz, kanpoko paseoetarako aplikazio egokia da: zure beharretara hobekien egokitzen den ibilbidea bilatu eta partekatu ahal izango duzu.

Zein da helburua?

  • Aktibo egoteko aplikazioen erabilgarritasunak ezagutu.
  • Google Fit eta Wikiloc erabiltzeko gaitasuna izan.

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailu bat eduki.
  • Gomendagrria da gailuan memoria edikutzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Sarrera
Aplikazioen erabilpenaren deskribapen txikia.
2. GAIA. Google Fit
Google Fit aplikazioa nola instalatu eta erabili.
3. GAIA. Wikiloc
Wikiloc aplikazioa nola instalatu eta erabili.
4. GAIA. Sasoian jartzeko aplikazioak
Beste aplikazio batzuk ezagutu.

Estekak eta dokumentazioa

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    2 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/02/05

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.