Android, gailu mugikorren zabalkuntzarekin batera gehien hazi den sistema eragilea da. Hitzaldi honetan gero eta erabiltzaile gehiago dituen sistema eragile honen funtzionamendua ikusiko dugu. Android sistema duen mugikor edo tableta duzu eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu? Zure smartphone edo tableta nola erabili ikasi ezazu.

Zein da helburua?

  • Zure tablet edo smartphone-aren funtzionamendua ezagutu.
  • Mundu mailan gehien erabiltzen den sistema eragilearen ezaugarriak ezagutu.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Android sistema eragileari sarrera
Ibilbide labur bat androideko bertsio eta gailu desberdinetan zehar.
2. GAIA. Nire Android gailua lehengo aldiz pizten
Zer egin nire Android gailua pizten dudan lehengo aldian?
3. GAIA. Idazmahaiaren oinarrizko funtzionaltasunak
Nola kudeatu dezaket nire Android gailuaren idazmahaia?
4. GAIA. Idazmahaia pertsonalizatu
Gehien erabiltzen ditugun programentzako zuzeneko atzipenak ipini eta antolatu eta idazmahaiaren argazkia aldatu.
5. GAIA. Ezarpenak
Ipini nahierara sistemako ezarpenak.
6. GAIA. Multimedia edukiak: kamera, galeria, musika y bideoak
Argazkiak atera, bideoak grabatu eta hauek kudeatzen ikasi.
7. GAIA. Aplikazioak instalatu, Google Play
App baten instalazioa ez da sekula hain azkarra eta erraza izan.
8. GAIA. Aplikazio interesgarriak
KZgunean, gure erabiltzaileentzako interesgarriak izan daitezkeen aplikazio zerrenda bat sortu dugu.
Android sekreturik gabe
  • 'Oinarrizko formakuntza' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Oinarrizko formakuntza
  • Ikastaro mota

    Hitzaldia
  • Iraupena

    2 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/02/19

Horrelakoak dira gure hitzaldiak

Lekua

IKTekin lotutako informazio-saioak zure KZgunean edo beste instalazio batzuetan.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako hitzaldiak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.