Zure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando... bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe... online erosteko erabili lasai.

Zein da helburua?

  • Jarraibide batzuk ezagutu Interneten erosketa bat egiterako orduan.
  • Interneten bidez erosteko orduan dauden abaintailak eta desabaintailak ezagutu.
  • Ezagutu Interneteko salmenta webgune garrantzitsuenen funtzionamendua (Amazon, Ebay, …).
  • Ezagutu Interneten ordainketak egiteko modu desberdinak (kreditu-txartela, PayPal, …).

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Kontu elektroniko bat izatea online salmenta web desberdinetan izena emateko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Sarrera
Ikastaroan zehar ikusiko diren gaiei buruzko azalpena.
2. GAIA. Interneten erostearen abantailak eta desabantailak
Interneten erostearen ondorio diren abantailak eta eragozpen ohikoenak.
3. GAIA. Aintzat hartu beharreko alderdiak erosketa segurua egiteko
Erosketa seguruak egiteko kontutan hartu beharreko alderdi ezberdinen zerrenda.
4. GAIA. Kontsumitzailearen eskubideak
Kontsumitzaileak dituen eskubide ezberdinen zerrenda erosketa egindakoan.
5. GAIA. Non erosi Interneten
Gaur egun erosketak egiteko erabiltzen diren beste hainbat orrialdei buruzko informazioa.
6. GAIA. Nola ordaindu Interneten
Erosketak egiterako garaian erabili daitezkeen ordainketa-sistemak.

Estekak eta dokumentazioa

Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
  • 'Segurtasuna' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Segurtasuna
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2019/06/03

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.