Zer eskaintzen dizugu?

KZgunean, zure premietara eta interesetara egokitzen diren ikastaroen aukera zabala dugu. 60 ikastaro baino gehiago ditugu gure katalogoan, kategoria eta modalitateen arabera sailkatuta eta zein gailutarako diren bereizita; segurtasunari eta enplegua bilatzeari buruzkoak dira batzuk, eta badira sare sozialei eta tresna ofimatikoei buruzkoak ere.

Ez dakizula nondik hasi? Bada, kontsultatu formakuntza-ibilbidea, hor ikusiko baituzu zer kategoria mota egokitzen zaizun, zure maila teknologikoa eta zein gailutan trebatu nahi duzun kontuan hartuta.

Behin zer kategoria interesatzen zaizun erabakitzean, sar zaitez formakuntza-eskaintzan, eta ikusi KZguneak eskaintzen dizkizun ikastaro guztiak.

APP Inventor. Sortu zure APPak

Urrunekoa - 40 ordu

Android Sistema Eragilea

Urrunekoa - 40 ordu

Android sekreturik gabe

Hitzaldia - 2 ordu

Berria Android-en mantentze-lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza.

Aurrez aurrekoa - 4 ordu

Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin

Aurrez aurrekoa - 4 ordu

Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin

Aurrez aurrekoa - 4 ordu

Azken gailu teknologikoak ezagutu

Hitzaldia - 2 ordu

Canva. Ikasi diseinatzen

Aurrez aurrekoa - 4 ordu

Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian

Urrunekoa - 4 ordu

Editatu bideoak zure Smartphonearekin

Aurrez aurrekoa - 4 ordu

Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin

Aurrez aurrekoa - 2 ordu

Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin

Aurrez aurrekoa - 16 ordu