APPak gailu mugikorretan instalatzen ditugun programa txikiak dira, zenbait eginkizun erraztu diezazkiguten, gure hiriko garraio publikoko lineak eta ordutegia ezagutzea, besteak beste. Erosoak, erabiltzeko errazak, eta doakoak dira. Beste garraio publikoko aplikazio batzuk nola instalatu eta erabili ikusiko dugu, oso erabilgarriak izango direnak.

Zein da helburua?

  • Garraio-aplikazioak ezagutzea.
  • Garraio-aplikazioak kudeatzeko gaitasuna lortzea.
  • Zure ibilbideak garraio-aplikazioetan planifikatzen ikastea.

Betekizunak

  • Android gailuaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea, “Smartphoneak eta Tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” ikastaroan hartu ditzakezunak.
  • Android gailu bat eduki.
  • Gomendagarria da gailuan memoria edukitzea ikastaroaren jarraipen egokia izan dadin.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Zer dira APPak?
Ezagutu zure Smartphonerako aplikazio garrantzitsuenak.
2. GAIA. Lurralde historiko bakoitzerako aplikazioak
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa
3. GAIA. Aplikazio orokorrak
Euskotren eta Renfe.
4. GAIA. Trafikorako aplikazioak
Euskadiko errepideen trafikoa, obrak eta gertakariak kontsultatu.

Estekak eta dokumentazioa

Garraio publikoa zure Smartphonean
  • 'Aisia eta entretenimendua' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Aisia eta entretenimendua
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    4 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/01/08

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.