Mekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte.

Zein da helburua?

  • Eskuak teklatuan ondo kokatzen ezagutu.
  • Ikasi idazten arintasunez.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Hasi aurretik
Mekanografiaren aurkezpena eta historia.
2. GAIA. Gomendioak
Mekanografia ikasteko kontuan izan beharreko aholkuak.
3. GAIA. Eskuen posizioa
Nola kokatu eskuak teklatuen ondo idazteko.
4. GAIA. Lerro gidaria
Lerro gidariko tekla guztiak idazten ikasi.
5. GAIA Goiko lerroa
Goiko lerroko tekla guztiak idazten ikasi.
6. GAIA Beheko lerroa
Beheko lerroko tekla guztiak idazten ikasi.
7. GAIA. Azentu-markak, letra larriak, zenbakiak eta sinboloak
Ikasi azentu-markak, letra larriak, zenbakiak eta sinboloak idazten.
8. GAIA. Testua mekanografiatu
Mekanografia praktikatuko dugu testu bat idazten.

Estekak eta dokumentazioa

Mekanografia. Ikasi hutsetik
  • 'Oinarrizko formakuntza' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Oinarrizko formakuntza
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    10 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2019/04/05

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.