Argazki digitala eta hauen tratamenduan interesa dutentzako sortutako ikastaro aurreratua. Ikastaroan zehar aztertuko den tresna GIMP izango da. Programa honen bidez eskaneatutako irudiekin, kamera digitalekin lortutako irudiekin edo Internetetik jaitsitakoekin lan egin daiteke. Erreminta ugari ditu: pintzela, arkatza, irudiak margotzeko aerografoa...

Zein da helburua?

  • GIMP zer den eta zertarako erabiltzen den ezagutu.
  • GIMP programaren erremintak erabiltzen ikasi.
  • Irudiak ukitu eta nahi dugun itxura eman eta aldaketak gorde.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. Zer da GIMP?
GIMP (GNU Image Manipulation Program-en akronimoa) programa askea da, argazkiei ukituak egiteko eta irudiak konpontzeko eta editatzeko aproposa dena, besteak beste. Programa deskargatzen ikasiko duzu. Pixela, bereizmena, kolore-sakonera eta irudiaren formatuak azalduko ditugu.
2. GAIA. Oinarrizko kontzeptuak
Ingurunea lau eremuk osatzen dute: leiho nagusia, tresna-barra, aukeratutako tresnaren aukera-barra eta geruza-barra. Irudiak nola ireki, itxi eta gorde azalduko dugu. Desegin historia menuan nahi beste pauso atzera egiten ikasiko duzu.
3. GAIA. Tresnak
Tresna garrantzitsuenen deskribapena.
4. GAIA. Bestelako argazki-ukitu batzuk, geruzak eta iragazkiak
Irudi digital baten pixelei aplikatzen zaizkien efektuak dira. Atal honetan Distira/Kontrastea, ├Ĺabardura/Saturazioa, Kolore-balantzea eta Koloreztatu aukerak ikasiko ditugu. Geruzak gainjarri egiten diren eta lan bat osatzen duten orri gardenen modukoak dira.

Estekak eta dokumentazioa

Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin
  • 'Irudia eta bideoa' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Irudia eta bideoa
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    16 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2020/02/24

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.