Ikastaro honetan oinarrizko programen erabilera ikasiko dugu; testu dokumentuak, kalkulu orriak eta aurkezpenak sortu ahal izateko. KZguneak azalduko dizu programa nondik deskargatu eta aplikazio bakoitzak dituen tresnen erabilera.

Zein da helburua?

  • Testu dokumentu bat sortzeko orduan kontuan hartu beharreko jarraibideak ezagutu eta dituen tresnen erabilera ikasi.
  • Kalkulu orri bat eta oinarrizko eragiketak basiko egiten ikasi.
  • Diapositibak eta aurkezpenak sortzeko programaren funtzioak ezagutu.
  • Egindako dokumentuak kudeatzen ikasi (gorde, inprimatu, bistaratu eta abar).

Betekizunak

  • Ordenagailuaren eta Internetaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA. LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu
LibreOffice Writer software paketearen testu-prozesadorea da, Microsoft Worden antzekoa.
2. GAIA. LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
Tresna hori kalkulu orrien kudeatzaile indartsu bat da, erabat bateragarria da Microsoft Excel programarekin
3. GAIA. LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta zure ingurukoak harrituta utzi.
LibreOffice.org Impress diapositiben aurkezpenak irakurtzeko eta editatzeko programa bat da; hain zuzen, Microsoft PowerPoint programaren antzekoa.

Estekak eta dokumentazioa

Ofimatika tresnak - LibreOffice
  • 'Ofimatika' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Ofimatika
  • Ikastaro mota

    Aurrez aurrekoa
  • Iraupena

    20 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    PC
  • Eguneratze-data

    2020/02/24

Horrelakoak dira gure aurrez aurreko ikastaroak

Lekua

Zure KZgunean emandako ikastaroak.

Irakasleak

Gure hezitzaileek emandako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikaskuntza-plataforman, ariketa praktikoak aurkituko dituzu.

Talde txikiak

Gure ikastaro guztietan talde txikiak izaten ditugu.

Zalantzak

Ikastaroa amaitu, eta zalantzak dituzula? Erreserbatu tutoretza bat gure hezitzaileekin.