Gailu mugikorren salmenten igoerarekin batera, Android da gehien hazi den sistema eragilea. Ikastaro honetan, gero eta jarraitzaile gehiago dituen sistema honen funtzionamendua ikasiko duzu.

Zein da helburua?

  • Zure tablet edo smartphonearen etekinik handiena lortu.
  • Mundu mailan gehien erabiltzen den sistema eragilearen ezaugarriak ezagutu.

Betekizunak

  • Ordenagailuaren, Internetaren eta posta elektronikoaren erabileraren oinarrizko ezagutzak izatea.
  • Internetera konexioa duen ordenagailu, tablet edo smartphonea izatea eta ikasteko gogoa.

Gomendagarria Skypeko kontua eta mikrofonoa izatea bideotutoretzatan parte hartzeko.

Ikastaroaren laburpena

1. GAIA Android sistema eragilearen sarrera.
Zer da Android bat? Zein ezaugarri ditu? Galdera horiek eta beste hainbat erantzungo ditugu lehenengo gai honetan.
2. GAIA Nire Android gailua lehengo aldiz pizten.
Prozesu azkarra eta erraza da, gure smartphoneak edo tabletak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat aukerez gozatzeko.
3. GAIA Idazmahaiaren oinarrizko funtzionaltasunak.
Pantailan ageri diren elementuak zer diren ezagutuko dugu.
4. GAIA Idazmahaia pertsonalizatu.
Gehi ditzagun gehien gustatzen zaizkigun elementuak, gure tableta berezia izan dadin.
5. GAIA Ezarpenak.
Gure smartphone edo tableta konfiguratzen ikasiko dugu, ahalik eta probetxu gehien ateratzeko.
6. GAIA Multimedia edukiak: kamera, galeria, musika eta bideoak.
Smartphone eta tableten prestazioen artean, kamera da gehien erabiltzen den elementuetako bat.
7. GAIA Posta elektronikoaren konfigurazioa.
Zergatik itxaron behar dugu etxera heldu arte korreo elektronikoa kontsultatzeko? Eta gure gailutik egiten badugu, gauden tokian gaudela?
8. GAIA Aplikazioak instalatu, Google Play.
Atera ahalik eta probetxu handiena zure Android gailuari, Google Playen aurkituko dituzun hainbat eta hainbat aplikazioei esker.
9. GAIA Aplikazio interesgarriak.
Androiden bizitzan zehar sortu diren hainbat eta hainbat aplikazioen artean, erabiltzaileen artean arrakastatsuenak zeintzuk diren ikusiko dugu.
Ebaluazio ariketak.

Estekak eta dokumentazioa

Android Sistema Eragilea
  • 'Oinarrizko formakuntza' kategoriaren ikonoa

    Kategoria

    Oinarrizko formakuntza
  • Ikastaro mota

    Urrunekoa
  • Iraupena

    40 ordu
  • Zein gailuri zuzendua

    Gailu mugikorrak
  • Eguneratze-data

    2020/03/04

Horrelakoak dira gure urruneko ikastaroak

Sarbidea

Egin ikastaroa noiznahi eta nonahi, gure ikaskuntza-plataformatik.

Irakasleak

Gure hezitzaileek tutorizatutako ikastaroak.

Ziurtagiria

Ikastaroa amaitzean, bertaratze-ziurtagiria eskuratuko duzu.

Formakuntza teoriko-praktikoa

Gure ikastaroek teoria eta ariketa praktikoak izaten dituzte.

Foroak

Parte-hartze aktiboa ikastaroak irauten duen artean.

Zalantzak

Zalantzak dituzu ikastaroan zehar? Egin bideotutoretzak gure hezitzaileekin, eta argitu zalantzak.