Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin lotutako gaiak azkar eta giro lasaian aurkezteko xedez diseinatu ziren hitzaldiak. Ez duzu ordenagailurik edo Smartphonerik erabili beharko; hitzaldiak irauten duen bi orduetan gure hezitzaileei adi-adi entzun, besterik ez.

Hitzaldien ezaugarriak

  •  Hautatutako KZgunea zentroetan.
  •  Gure hezitzaileek bideratuak.
  •  Bi orduko iraupena.
  •  Ikus-entzunezko edukiak, lagungarri.

Murgil zaitez IKTetan

Egizu lehen hurbilpena teknologia berrien arloetara, eta, ondoren, izango duzu sakontzeko aukera gure formakuntza-katalogoko ikastaroren bat eginda.

Ikus-entzunezko edukiak

Gure hitzaldietan, jorratuko ditugun gai nagusien aurkezpen erraz eta erakargarria egiten dugu, eta ikus-entzunezko edukiak erabiltzen ditugu, gure hezitzaileek azaldutako kontzeptuak arintzeko eta osatzeko.

Non?

Hitzaldiak KZguneetan edo hautatutako beste instalazio batzuetan egiten dira, hiru lurralde historikoetan.

Erakustaldiak zuzenean

Gure hitzaldietako batzuetan, erakustaldiak egiten ditugu zuzenean, aurrerapen teknologikoak gure eguneroko bizitzan zer eskain diezaguketen ikus dezazun.

Ziurtagiria

Behin hitzaldia amaituta, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaizu KZgunearen zure gune pertsonalean.

Izan lehen kontaktua teknologia berriek eskaintzen dizkiguten nobedadeekin, KZgunearen bidez.

Kontsultatu gure hitzaldi guztiak