Zure nabigazio esperientzia hobetzeko eta analitika lanak egiteko gure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, gure cookieen politika onartzen duzu.

Formakuntza Aurkezpena
Aurkezpena

KZguneak pertsona bakoitzaren maila teknologikoari eta ordutegiari egokitzen diren ikastaroen zerrenda zabala eskaintzen du. Teknologia berrien munduan sartu berri direnentzako ikastaroak; baita ikastaro aurreratuagoak ere, urrats bat gehiago eman nahi dutenentzat.

Gainera, gure zentroetan jaso ahalko duzu formakuntza talde txikietan, edo etxetik, formakuntza-plataforman, bakarka edo taldean.

Etiketen hodeia

Formakuntza-modalitateak

Aurrez aurreko formakuntza

  • Formakuntza gure zentroetako hezitzaileek emango dizute. Formakuntzan zehar, ariketa praktikoak egingo dira edukiak ondo ulertzeko.

Urruneko formakuntza

  • Ezagutu KZgunea formakuntza-plataforma; etxetik ikasi ahalko duzu, hezitzaileek lagunduta. Ikastaroa egunean 24 orduz egongo da zabalik.

Hitzaldiak

  • IKTei buruzko gaurkotasun-gaiak jorratzeko KZguneak giro lasaian antolatzen dituen 2 orduko dibulgazio-saioetara ere joan zaitezke.

Aurrez aurreko formakuntza-ikastaroak egiteko, urruneko formakuntza jasotzeko eta hitzaldietara joan ahal izateko, eman izena itxaron-zerrendan egoteko. Jadanik KZguneko erabiltzaile bazara, aukeratu zure ikastaroa eta eman izena; horrela ez bada, joan zaitez gertuen duzun KZgunera, alta eman eta baliatu gure zerbitzuak.

Tutoretzak

  • Tutoretzak bakarkako saioak dira, hezitzaileekin aldez aurretik zehaztu beharrekoak, KZguneko formakuntza-aldian izan ditzakezun zalantzei erantzun ahal izateko.

Jakin ezazu, KZguneko laguntzaile pedagogikoaren bidez, zein diren zure behar teknologikoei ondoen egokitzen diren ikastaroak, eta eman izena itxaron-zerrendan egoteko.

Zure zain gauzkazu!

Formakuntza-katalogoan sartutako azken ikastaroak

Segurtasuna

Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean [4 ordu] Berria!

Segurtasuna - Aurrez aurrekoa

Azken urteotan, Internet ezinbesteko tresna bihurtu da asko eta askorentzat, eta bidelagun izan dezakegu eguneroko jardueretan, hala nola erosketa egiteko edo gure bankuko kontu-laburpenak kontsultatzeko. Gero eta gailu gehiago konekta daitezke sarera. Gustatuko al litzaizuke sareko mehatxuak eta arriskuak ezagutzea? Badakizu nola babestu zure burua?

Irudia eta bideoa

Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin [4 ordu] Berria!

Irudia eta bideoa - Aurrez aurrekoa

Argazki-kamera bat eduki nahi duzu eskura beti? Lehen, askotan ez zen posible une garrantzitsuak betirako gordetzea argazki-kamera gainean ez eramateagatik. Gaur egun, ordea, Smartphoneari esker gure poltsikoan eramaten dugu. Zure mugikorreko kamerari ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu? Zer funtzio eskaintzen dituen jakin nahi duzu? Ikas ezazu KZgunearekin une bakoitzerako argazkiak ateratzen.

Oinarrizko formakuntza

Mekanografia. Ikasi hutsetik [10 ordu] Berria!

Oinarrizko formakuntza - Aurrez aurrekoa

Mekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte.

Segurtasuna

Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak [20 ordu]

Segurtasuna - Urrunekoa

Ezagutu sarean dauden arrisku eta mehatxu guztiak eta ikasi zure ordenagailuan eta Smartphonean aurre egiten.

Aisia eta entretenimendua

Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak [2 ordu]

Aisia eta entretenimendua - Hitzaldia

3D inprimatzeak gero eta zale gehiago dauzka, baina: zertan datza 3D inprimatze teknologia? Hitzaldi honetan, 3D inprimatze-teknologiei buruz hitz egingo dugu, baita material eta aplikazioei buruz ere. Gainera, diseinuak nola sortu daitezkeen eta zuzenean nola inprimatzen den ikusiko dugu.