Zer da BakQ

BakQ identifikazio elektronikoko bitarteko bat da; aukera ematen du euskal administrazioen zerbitzuetan kontsulta eta izapideak online egiteko.

Hauek osatzen dute BakQ:

  • Identifikadore bat, erabiltzailearen NANarekin/AIZarekin bat datorrena
  • Pasahitza
  • 16 kokagunetako koordenatu-jokoa, segurtasun handiagoa izateko
  • Sinatzeko ziurtagiri kualifikatua

Nola lortu zure BakQ

KZguneak BakQ izapidetzea ere badu bere zerbitzu guztien artean.
BakQ egiteko, edozein KZgunetara jo behar duzu, aurrez aurre, eta agiri hauek bete eta aurkeztu.

Identifikazio-agiri bat aurkeztea: NAN/AIZ/pasaportea

+16

16 urtetik gorakoa izatea

Posta elektroniko kontu aktibo bat edukitzea

Telefono mugikorra edukitzea

Behin BakQ izapidetuta, mezu elektroniko bat jasoko duzu, aktibatzeko argibideekin, eta SMS bat pasahitzarekin. Behin prozesu hori amaituta, telematikoki erlazionatu ahal izango duzu administrazioekin.