Atzealdea

Tramites online Errenteria

KZguneak eta Errenteriako Udalak sinergiak egin dituzte Errenteriako herritarrei errenteria.eus atariaren bidez online izapideak ikasten laguntzeko.

Errenteriako Udalak, teknologiak gure esku eskaintzen dituen baliabideez baliatuz, errenteria.eus ataria herritarren zerbitzura jarri du. Bertan, udalarekin erlazionatutako kontsulta eta izapide guztiak online egin daitezke, pertsona interesatuen lekualdatzea alde batera utzita.

Atari berriarekin ohitzeko eta izapide elektroniko desberdinak konfiantza osoz egiteko xedearekin, KZguneak 'Tramiteak online Errenteriako Udalarekin' aurrez aurreko ikastaroa Errenteriako erabiltzaileen eskura jarri du. Formakuntza, 2 orduko iraupenekoa, KZguneako zentroaren hezitzaileak emango du Formakuntza Plataformaren erabilerarekin. Bertan, kontzeptu teoriko eta praktikoak, adibidez, errolda baten burutzea, emango dira.

Ikastaroaren edukia horrela xehatzen da:

  1. Sarrera. Modulu honetan Errenteriako Udalarekin harremanetan jartzeko bideak ezagutuko dituzu.
  2. Errenteria.eus ataria. Modulu honetan www.errenteria.eus webgunearen atalak eta edukiak zeintzuk diren ikusiko duzu.
  3. Online tramitazioa. Modulu honetan Internet bidezko tramiteak zer diren, nola egin daitezkeen eta horiek gauzatzeko BakQ sistemaren funtzionamendua ikasiko duzu.
  4. Herri Bizia APPa. Modulu honetan Herri Bizia mugikorretarako aplikazioaren edukiak eta funzionamendua aztertuko dituzu.
  5. Interneten seguru nabigatzeko aholkuak. Modulu honetan Interneten modu seguruan aritzeko aholkuak jasoko dituzu.

Ikastaroa bukatu eta gero, erabiltzaileek ikastaroaren edukia deskarga dezakete bere geroko kontsultarako.

Errenteriako auzokidea bazakara eta izapideak telematikoki egiten ikasi nahi baduzu, izena eman 'Tramiteak online Errenteriako Udalarekin' ikastaroaren itxarote zerrendan.