Atzealdea

Semana Kultura Digitala Zarautz

KZguneak martxoaren 15an eta 20an Zarautzko Kultura Digitala Astean, gazteak programazioa ikastera zuzenduta, parte hartu du aktiboki.

KZguneak sinergiak eratzen jarraitzen du beste entitateekin Euskadin kultura digitala sustatzeko. Hau dela eta, martxoaren 15an eta 20an Zarautzko Munoa plazan ospatu den Kultura Digitala Astean parte hartu du aktiboki. Ekitaldi honek bi espazio bereiztuetan egituratuta zegoen: autobusa eta karpa.

Alde batetik, autobusak, Gela Ibiltari bezala egokituta zegoena, programazio-ikastaroak izan ditu 8 eta 16 arteko adingabeei zuzenduta zirenak, betiere, Kode Eskolak emandakoak. Programazioaren hastapen hori doakoa izan da, eta haurrek eta nerabeek oinarrizko ezagutzeak ikasteko aukera izan dute: Code.org, Scratch, Codewars…

Karpa, beste aldetik, kolektibo ezberdinak IKTen arloko lanak erakusteko eta hedatzeko altxatu da. Horrela, bi egun hauetan KZguneak bere gunea izan du, bertan bertaratutako pertsonei zerbitzuei buruz informatzeko: aurrez aurreko eta urruneko ikastaroak, hitzaldiak, B@KQren tramitazioa… Interneten nabigatzeko bi ekipo edukitzeaz gain.

Kultura Digitalak euskal beste herri batzuetan teknologia berriak zabaltzeko lanean jarraituko du:
- Elgoibar: 2019/03/22 – 27/03/2019
- Lasarte: 2019/03/29 – 2019/04/03
- Azpeitia: 2019/04/05 – 2019/04/10
- Zumarraga: 2019/05/03 – 2019/05/08
- Bergara: 2019/05/10 – 2019/05/15

Informazio gehiagorako, kontsultatu hemen