Atzealdea

Semana Ciencia Etxebarri 2019

Aurreko edizioetan bezala, KZguneak Etxebarriko Zientziaren Astean parte hartu du berriro ere, 'Gauzen Interneta' hitzaldiaren bidez.

Azaroaren 18tik 24ra arte, Etxebarrik zientziaren eta teknologiaren dibulgazioari ateak irekitzen dizkio, zientziaren eta gizartearen arteko elkarrizketa sortuz. KZguneatik, beste erakunde batzuekin batera, parte hartu nahi izan dugu Zienzia Aste honetan, Etxebarriko herritarrei zientzia eta teknologia hurbilarazteko.

Horregatik, azaroaren 18an, KZguneako instalazioetan 'Gauzen Interneta' hitzaldia izan zen. Bertan, teknologia garaiko eguneroko gailu ezberdinen bilakaera aztertu zen: smartwatch, smart TV, dronak, auto adimendunak... Interneterako konexioari esker funtzionalitateak modu esponentzialean biderkatuz.

Horrela, hitzaldira bertaratu ziren pertsonek 'Gauzen Interneta' termino ezezaguna eta teknologia honek gure egunerokoan dakartzan berrikuntza guztiak ezagutu zituzten.

Zuk ere 'Gauzen Interneta' zer den jakin nahi baduzu, eman izena hemen. KZgunean arrail digitalaren auka egin nahi dugu, teknologia berrien eremuan zu atzean ez geratzeko.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea

Zientziaren Astea Europan dagoen zientzia-zabalkundearen ekitaldirik nagusienetakoa da. Zientziaren sustapen eta zabalkunde jardueran biltzen dituen bilgunea.

Aurten ere Etxebarriko Udalak, Berrikuntzaren Plan Estrategikoaren baitan eta Innpulso Sarearen kide gisa, ekitaldiarekin bat egiten du, Etxebarrin Zientziaren eta Berrikuntzaren Astearen IV. Edizioa antolatuz.