Atzealdea

Plataforma HOBE

HOBE plataformak, H izkuntza O rdenagailuan B idez E giaztatzea, entzumenaren, ahozko ulermenaren eta idatzizko adierazpenaren probetarako aurrez finkatutako edukiak ebaluatzeko aukera ematen du.

Urrian, HOBE plataformaren proiektu pilotu bat egin da: ordenagailu bidezko probak egin dira, hizkuntza-eskakizunen ziurtagiria euskaraz lortu ahal izateko. Entzumen-konpresioari, irakurketa-konpresioari eta idatzizko adierazpenari dagozkien proba horiek hiru lurralde historikoetako KZguneetan egin dira, zehazki, bi proba lurralde bakoitzeko.

HABEren azken deialdi hau urriaren bigarren hamabostaldian igaro da, eta KZguneak eta Tecnaliak parte hartu dute.

KZgunearen zeregina bere ekipoak eta instalazioak lagatzea izan da, ziurtapen-proba hauek egiteko metodologia pilotu hau lortzeko. Hala, 69 pertsona joan dira KZgunea batera lurralde historikoaren arabera: Araban, Vitoria-Gasteiz: Hegoalde zentrora; Bizkaian, Bilbao: Zorrotzara eta, Gipuzkoako hautagaiak Donostia: Okendo KZguneara joan dira. Era berean, proba bakoitzaren aurretik, ekipoen eta bestelako gailuen egoera – entzungailuak, adibidez – egiaztatu da, HABErekin proiektu pilotu honetako probak osatzen dituzten parteak ondo ibil daitezen.

Tecnalia arduratu da, bestalde, plataforma berri hau diseinatu eta garatzeaz, proiektu pilotu honen hasieran eta garapenean identifikatutako betekizunetan eta beharretan oinarrituta.

HABE

HABE Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, Kultura Sailari atxikia, berezko nortasun juridikoa duena eta Eusko Legebiltzarraren 29/1983 legearen bidez sortua.

HABEren helburu instituzionala helduen euskalduntzea sustatzea da, euskaltegietan euskarazko ikastaroak emanez, aurrez-aurreko moduan, edo hizkuntzak irakasteko/ikasteko beste modalitate batzuen bidez, osorik edo zati batean baliabide digitaletan oinarrituta.

Irtenbide berritzaile gisa, HABEk hizkuntza-eskakizunak digitalizatzeko prozesu honi ekin dio, kostuak murrizteko eta kudeaketa eta zerbitzua hobetzeko euskara maila modu ofizialean egiaztatu nahi duten herritarrei.