Atzealdea

Nuevos cursos MECANO, CIPRIR, SACAFO, CIBESE

KZguneak lau ikastaro berri -hiru aurrez aurrekoak eta bestea urrunekoa- sortu ditu, teknologia gai ezberdinei buruz eta PC edo Smartphone eta Tablet-ei zuzenduta.

KZguneak erronka digital berriak gainditzeko lanean jarraitzen du. Horretarako, aldizka handitzen du bere formakuntza eskaintza erabiltzaileen eskaerekin bat datozen ikastaroekin. Hasteko, 'Oinarrizko formakuntza' kategorian, KZguneak 'Mekanografia. Hutsetik ikasi' ikastaroa sortu du. Formazioak 10 orduko iraupena du eta mekanografia hasieratik eta oinarrizkoenetik irakasten da, teklatuari etengabe begira eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte.

Bestalde, 'Irudia eta bideoa' atalean ‘Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin’ ikastaroa gehitu da. 4 orduko aurrez aurreko ikastaro honetan gure Smartphonearen kamerak dituen funtzio eta parametroak ikasiko ditugu, baita beste trikimailu eta beste aholku batzuk ere. 

Azkenik, 'Segurtasuna' kategorian zibersegurtasunari buruzko bi ikastaro sortu dira. Lehenengoan, aurrez aurrekoa, 4 orduko iraupenekoa eta 'Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean' izenekoa, sarearen mehatxuak eta arriskuak eta horiei aurre egiteko aholkuak irakasten dira. Era berean, urrutiko formakuntza modalitatean 'Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak' 20 orduko ikastaroa sortu da. Bertan, aurrez aurreko ikastaroaren edukiak sakonago tratatzen dira.

KZgunearen formakuntza modalitate guztiak -aurrez aurreko ikastaroak, urruneko ikastaroak eta hitzaldiak- doakoak dira, itxaron-zerrendan izena eman aurretik. Zure KZgunean edo web orriaren bidez apunta zaitez.