Atzealdea

Nuevas charlas KZgunea

Bi orduko hitzaldi berri hauek sortu dira gure erabiltzaileak benetan berritzailea den mundu honetara hurbiltzeko, teknologia-gaurkotasun handiko gaiak erabiliz.

“Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak” hitzaldira joango diren erabiltzaileek, inprimatzeko teknologia berri honi buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte, hainbat sektoretan erabilia dena bere aplikazio anitzengatik, eta zuzenean ikusi ahal izango dute nola inprimatzen duen 3D inprimagailu batek.

"Gauzen Interneta" hitzaldian mundu fisikoaren digitalizazioari buruz hitz egingo da, hau da, gure egunerokotasuneko hainbat gailu jasaten ari diren bilakaera: smartwatch, Smart TV, auto adimendunak … Honako eta beste tresnen funtzionalitateak biderkatu dira Interneterako konexioari esker. Hitzaldi honetan, Gauzen Internetaren adibide bat dago, bertaratuek ikusi ahal izan dezaten zer eskaintzen digun aro teknologiko berri honek.

Azkenik, KZguneak "Murgildu errealitate birtualean eta areagotuan" hitzaldia sortu du, non errealitate birtuala eta areagotua zer den eta teknologia hori nola garatzen den ezagutuko dugu, giro artifizial batean esperientzia sentsorial osoa bizi ahal izateko. Horrez gain, teknologia honek eskaintzen duenaren erakustaldi bat ere izango da.

KZgunearen hitzaldi guztiak doakoak dira, itxaron zerrendan izena eman aurretik. Zure KZgunean edo web orriaren bidez apunta zaitez.