Atzealdea

Memoria 2018

KZguneak 2018ko memoria aurkeztu du ‘Teknologia berrien ikaskuntza, eraldaketa potentziala' lelopean.

KZguneak teknologia berrien erabilera bultzatzen jarraitzen du herritarrengan. Bide horrek, jada 17 urte dituena, gaur egunera arte eboluzionatu du. Horregatik, KZguneak urteko memoria bat argitaratzen du, proiektu osoa osatzen duten puntu guztiak azaltzen dituena.

2018ko memorian, KZgunea sarea aurkezten da eta urtean zehar eskainitako zerbitzu propioak -aurrez aurreko formakuntza, urrutiko formakuntza, hitzaldiak, autoformakuntza eta tutoretzak- eta kanpokoak -IT txartela, Metaposta, Herritarren Ziurtagiria eta B@KQ- zerrendatzen dira. Era berean, hainbat arlotako erakundeekin egindako kolaborazioak jasotzen dira: Lanbide eta Mikroenpresa Digitalatik – herritarren enplegagarritasunerako –, Lantegi Batuak edo FEVAS gizarte elkarteetaraino.

Bestalde, 2018. urtean, ConectaJoven edo Pathways4Employ bezalako proiektuak ere nabarmendu behar dira, baita beste ekimenei emandako babesa ere, hala nola, KZgunearen presentzia Etxebarriko Zientziaren astean edo Gasteizko Gabonetako PINean, besteak beste.

Azkenik, dokumentu honek www.kzgunea.eus webguneari eta haren sare sozialei buruzko informazioa jasotzen du, baita Kalitateari dagozkion emaitzak ere: konpromisoen emaitzak eta erabiltzaileen gogobetetze-inkesta (%93,7ko balorazio orokorrarekin).

Kontsulta ezazu 2018 memoria hemen.