Atzealdea

Curso Trámites online Osakidetza

KZguneak Goierri-Urola Garaiko ESIarekin elkarlanean ari da ‘Online izapideak Osakidetzarekin' aurrez aurreko ikastaroa antolatuz bere ekintza-eremuko bost udalerritan.

 KZguneak eta Goierri-Urola Garaia Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) ahaleginak batu dituzte Osakidetzaren Osasun Karpeta eta aurretiko hitzordua zerbitzuak modu telematikoan erabiltzearen sustapena erdiesteko.

Horrela, ‘Online izapideak Osakidetzarekin’ izeneko ikastaroa Goierri-Urola Garaiko bost zentroetan emango da maiatzaren 5etik 10era bitartean, eta ESIko ordezkarien laguntza izango du ikastaroaren beharrezko hobekuntzak ziurtatzeko.

Honako hauek dira osasun-zentro horiek: : Legazpi, Zumarraga, Beasain, Ordizia, Azpeitia eta Azkoitia.

 Ikastaroaren bidez, Osakidetzako web orriaren bidez izapideak egiten ikasiko duzu, besteak beste, hitzordua eskatu eta zure zitak aldatu edo/eta bertan behera utzi, identifikazio modu desberdinak erabiliz.

Era berean, zure osasun-informazioa modu seguruan eta konfidentzialean kontsultatu ahal izango duzu: txostenak, botikak, hurrengo zitak… eta zure osasunarentzat interesgarriak diren edukiak eskuratu.

 Azkenik, KZguneak Osakidetzarekin harremanetan jartzen lagunduko dizu Osasun Karpetaren bitartez, zure zalantzak, kirurgia-itxaronzerrendak, inkestak… eta askoz ere gehiago ikusten ikasiz.

Osakidetzak emandako online zerbitzuei buruzko formakuntza jasotzeko interesa baduzu, eman izena itxaron zerrendan edo joan zaitez hurbilen duzun KZguneara.